XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irriparka irten zan Joe ertzaiña, bere laguntzaille Richard`en ateraldiak entzutean eta Mexican saloon`era zuzendu bere urratsak, eta une artan abesten ari zan Katheryn`i begira gelditu zan, whiski edanaz.

Richard laguntzailleak esan ziona ez zan gezurra.

Emakume aren edertasunak edonor lillura zezakean.

Abestia amaitu ondoren bere gelara joan zan aingeruzko edertasuna ura eta baita ertzaiña ere berari jarraiki.

- Sar al ninteke? - Sar zintezke, bai.

- Gabon, Katheryn. - Bai zuri ere. Nor zera?.

- Joe Brown naiz eta erri ontako ertzain, - esan zuen Joe`k, bularrean zeraman izarra erakutsiaz -.

- Joe Brown ala sheriff da nigana datorrena?.

- Ertzain bezela natorkizu.

- Jaulki ezazu, bada, jaulki nai duzuna; legearen aurkakorik ezertxo egin ez dutala, esango dizut, ordea.

- Zuri txarkeririk leporatzera ez natorkizu, Katheryn.

Mari Smith deritzan emakume bat ezagutzen al duzu?.

- Ezagutzen dut bai, gogo-gogoko ez ba`zait ere.

- Amaitu ziran, bada, zuen ezin-ikusiak.

Il da Mari Smith.

Arritasunezko aantsi bat irten zitzaion Katheryn`i, barren barrendik.

- Non, noiz, nola il da Mary? - Zintzurra estutuaz ito dute, gajoa, bere etxean.

- Gelan aruntz-onuntz asarazi, zuen albiste illun onek sortu zion ezin-egonak.

Orduan nabaitu zituen ertzaiñak emakume aren edertasunak.

Aren aurpegi, bular-zut eta aztalak... Aren lerdentasun dizdiratsua....

- Zergatik zatoz nigana? Nik ez dut....

- Zuri errurik ezartzera ez nator....

- Zerbaitegatik zatoz, bada.

- Katheryn, Mary illotzik zegoen gelan aurkitu nuen liburuska au ikus ezazu.

Ementxe dago idatzia zure izena eta beste aurrizki batzuek ere bai.

Zure izena emen idazte au, zergaitik ote?.

- Nere izena or idatzia egoteak badu bere arrazoi-bidea, sheriff jauna.

Adiskide on eta leialak izanak gera eta ibai-ertzeko etxetxo batean bizi giñan elkarrekin.

Gero, orain sei edo zazpi illabete, bereiztu giñan eta gerozko ar-emanik ez dugu.

Eranegun igorri zidan laguntza-eskeko mezu ori beste bere berririk ez dut.

Arretaz eta isil entzun zituen Joe`k neskatxaren itzak.

Ura neskatxa... Bere besoetan lotu eta emakume zoragarri aren ezpaiñ ezkoak oxkatzeko gogo bizia sortu zitzaion, baiñan garaiz eutsi zion bere biotz-indarrari eta galdegin: - Zure laguntza, zertarako ote zuen Mary`k?.